XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Bahiketak han...
Gerrak harutzago...
Grebak nonahi...
Bakea da faltatzen dena.
ROMU: Bueno, horrek notiziak dira, komunikabideetatik entzuten diren notiziak dira.
Baina, zorionez, errealitatea besterik da.
Irten zaitez leihora eta ikusiko duzu bakea.
Gauza bat dira notiziak eta beste bat errealitatea.
TIMO: Bai.
Bai, horretan ez zaizu arrazoia falta.
Baina, hala ere, penagarriak dira notizia horiek.
Horiek ere errealitatea dira.